XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Loiola Herri Irratian beste pausu bat emoten da: disko, bertso eta sermoiez gain... euskeraz eginiko irratsaioak emititzen hasten dira 1961ean, eta apurka-apurka euskal irratsaioak ugaritzen joan ziran.

Hala ere, 1964-an zarratu egiten dabe Loiola Herri Irratia.

1965ean hasiko da barriro, orain F.M.-n, urtebetean ixilik egon ondoren.

Irratsaioen %60 euskeraz emotera ere heldu ziran. Jose Mari Iriondok ziurtatzen deuskunez.

- Donostia Herri Irratian irratsaio batzuk eskeintzen ziren euskeraz. 70ean jesuitek hartu eben eta euskeraren presentzia gehitu egin zan.

- La Voz de Guipuzcoan lau edo bost irratsaio emoten ziran astean (Basarri bertsolariak).

- Radio San Sebastian-ek ere ugaritu egin ebazan irratsaioak

- Arrate Irratia 1978an hasi zan martxan barriro, oraingoan irratsaio guztiak euskeraz emonaz. Hasi eta 4 hilabetera zarratu egin eben barriro. 1982an ekin eutsan ostera ere, orain ere euskera hutsean. (Bernardo Ibarra)

- Segura Irratia 1972an zabaldu eben barriro: gaztelera-euskeraz emititzen dau.

- Bizkaian lehenengoa Bilbo Herri Irratia izan zan (1973).

Euskal Irratiak gaur egun Bizkaian

Bizkai guztira helduz, programazio guztia euskera hutsean eskeintzen daben irratiak honeexek dira:

- Bizkaia Irratia (1973)

- Euskadi Irratia (1982)

- Euskadi Gaztea (1990)

Bizkaia Irratia. Bizkaiko euskal eskualde guztierara heltzen da, baina ez herri eta auzo guztierara.

Euskadi Irratiak programazio konbentzionala deritxona eskaintzen dau eta Donostiatik emititzen dau.